Alice Francis, goia jo duen neo-swinga

20. hamarkadako swing, charleston eta jazz soinuak hipo-hoparen eta musika elektronikoaren arteko uztartze paregabean. Parekorik ez duen Alice Francisi buruz ari gara eta BBK Salan otsailaren 22an erakutsiko duen swing apartaz.

Bere buruaren jabe den emakume gihartsua da Alice, 1920ko hamarkadan jazz taldeak maite zituena. Modern swing edo neo-swing deritzon mugimenduko artista interesgarrienetakoa da Alice Francis, eta Josephine Baker, Billie Holiday edo Ella Fitzgerald ditu inspirazio-iturri. Jaiotzez errumaniarra da, Alemanian bizi da, mundu guztiko musikariekin elkarlanean aritzen da eta hori nabari zaio bere musikari.

Alice Francis ‘Miss Flapperty’ ezizenez ezagutzen dute, flapper baten (20. Hamarkadako emakumea) eta liberty baten nahasketa (askatasuna). Musiketan zikloaren hitzordu beri honetan ez du inor hotz utziko.

Data: otsailaren 22a
Ordua: 20:00etan

Prezioa: 12€
Deskontua: 3 euroko deskontua Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)
Zikloko kontzertu guztietarako bonoa BBK Salako txarteldegian: 104 euro. 13 euroko deskontua Kutxabankeko txartelekin.

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top