Bilbo klasikoei begira

Hiririk handienak izen handienei eta egundo izan diren izar distiratsuenei begiratuko die. Urtarrilean, otsailean eta martxoan BBK Sala zinema bilakatuko da berriro, alfonbra gorria zabaldu eta pantaila handiko klasikoen hirugarren edizioa eskaintzeko.

Zikloa Arrebato Zinemak elkartearekin batera antolatu da eta urtarrilaren 21ean hasiko da hitz larriz idatziriko istorio batekin, ikusten den bakoitzean lehen aldia bilakatzen den istorioarekin. Mitoa zeluloide egina, handienen artean handiena. ‘Casablanca’ inoizko maisu lan handiena da, zinemaren historian benetako ikurra, aparteko gidoian elkarrizketa ahaztezinak josi dituena, zuzendaritza ikusgarriarekin, aktore eta interpretazio magikoz betea. Filmean zazpigarren arteak inoiz lortu ez duen bezala goia jotzen du.

Bigarren emankizuna urtarrilaren 27an iritsiko da, ‘El Hombre tranquilo’. Film gogoangarri honen lehen sekuentziatik hasita, John Fordek ikusleek aire irlandarra arnastea lortzen du. Euskarri soilak darabiltza lan honetan zuzendariak, baina samurtasun handiz batzen ditu, bai eta istorio osoa ukitzen duen umore azkarrarekin ere, sekuentzia ahaztezinak sortuz. Lan lasaia da, barea, intimoa, baina agerikoa ez den sakontasuna izan baduena.

Otsailaren 2an benetako arte lanaren txanda izango da, Kurosawa maisuak bere ibilbidean egin dituenen artean beste harribitxi bat: ‘Yoyimbo’. Gainezka egiten duen irudimena dauka, edertasun plastiko amaiezina du, dotorea, garratza eta zuzenean suntsipenera doazen pasioz beteriko pertsonaiak erakusten ditu. Hitzak soberan daude.

Hilabete horretako 4an, giro intimoenean gozatu ahal izango dugu ‘Rebelde sin causa’ film ikusgarriarekin. Gauetik goizera James Dean izarren zerura bultzatu zuen film honek, belaunaldi oso baten ikur bilakatzeraino. Belaunaldi horren erakusle izan zen errebeldia puntua argi eta garbi erakusten du.

Zikloak martxoaren 2an joko du goia, ‘Al rojo vivo’ filma pantailaratzen denean. Cagneyk bere aktore izaera aparta noraino iritsi zitekeen erakusten du azpikeriari buruzko istorioan. Bere ibilbideko lanik oparoenetakoa izan zen, aparteko indarrez eta energiaz betea.

Edizio hau behar bezala amaitzeko martxoaren 3an ‘La ley del silencio’ iritsiko da, lirikotasun handiko obra, kontakizunaren maisu lana, muturrean bizi diren pertsonaien gaineko kontakizun zital eta itogarria. Galdu ezina.

Klasikoak pantaila handian III (ABO)

Urtarrilaren 21a. 20:00etan.
Casablanca.

Berezko izenburua: Casablanca. Zuzendaria: Michael Curtiz. 1942. Iraupena: 102 minutu.

Urtarrilaren 27a. 20:00etan.
El Hombre Tranquilo

Berezko izenburua: The quiet man. Zuzendaria: John Ford. 1952. Iraupena: 129 minutu.

Otsailaren 2a. 20:00etan.
Yojimbo

Berezko izenburua: (Yojinbo). Zuzendaria: Akira Kurosawa. 1961. Iraupena: 111 minutu.

Otsailaren 4a. 20:00etan.
Rebelde Sin Causa

Berezko izenburua: Rebel without a cause. Zuzendaria: Nicholas Ray. 1955. Iraupena: 111 minutu.

Martxoaren 2a. 20:00etan.
Al Rojo Vivo

Berezko izenburua: White heat. 1949. Iraupena: 114 minutu.

Martxoaren 3a. 20:00etan.
La Ley Del Silencio

Berezko izenburua: On the waterfront. Zuzendaria: Elia Kazan. 1954. Iraupena: 102 minutu.

Sarrera doan aulkiak bete arte.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top