Musikalaren jainkoak

Jainkoen mezulariaren istorio magikoari bizia ipiniko diogu. Komedia musikal zoragarria, “Dioses” izenekoa, jainkoak. Grina handiena sortzen duen lehiaketan eta helburu bakarrarekin elkarren kontra arituko diren zortzi jainko.

Zeregin garrantzitsua du jainkoen mezulariak: kultura guztietako jainkoei larrialdiko agindua igortzea, planeta berri bat aurkitu dute eta larrialdiko kontua da izen berria ipintzea. Baina ezin zaio halamoduzko izena eman: sinismen guztiek onartzen duten izena ukan behar du, grekoek, erromatarrek, egpiziarrek, guztiek onartu behar dute. Lehen bistadizoan gai hutsala dirudi, baina alde desberdinen arteko borrokak sortzen dituen gaia da. Elkarrekin bizitzen hasten direnean pasadizo dibertigarriak sortuko dira eta ezinegonak ohikoa duten moduan konponduko dituzte. Planeten arteko izendapen lehiaketa hau irabazteko lehian arituko dira Grezia, Egipto eta Erromako jainkoak. Musikal izaeran, hitzarmen eta botere borroka barregarrienak erakutsiko dizkigute, azken baten itun sinestesina lortzeko bidean.

Egitura berriko musikal honek antzerkia, dantza eta zuzeneko kantaldiak bateratzen ditu, hainbat disziplina desberdinetan, kantu lirikotik hasi eta dantza doinuetaraino, gospeletik rockera, istorio bakar batean guztiak nahastuta.

Data: Urtarrilaren 7a
Ordua: 20:00etan

Sarreren prezioa: 20€
Deskontua: %10 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top