Jazzaren katalizatzailea: Celeste Alías

Soinu jokoak eta erritmo obsesiboak. Ahots sakonak eta gordinak. Esaldi garbi eta zabalak. Celeste Alíasi buruz ari gara, jazzak gun duen ahots deigarrienetakoa, ahots eredugarria eta hainbat egitasmo edota egungo jazzaren talde bateratzen dituen artista. Bilbon all star itxura duen laukotearekin agertuko da 2014ko BJC- Hileroko zikloa behar bezala amaitzeko.

Talde honetan azpimarratzekoak dira freskotasunez, emozioz eta trinkotasunez jositako interpretazio pertsonalak. Celesteren bikote egonkorra da taldeko oinarri nagusia, Marco Mezquida piano jotzaile handiarekin batera, 7 urtetik gorako ibilibidea duena. luxuzko oinarri erritmikoa izango dute laguntzaile, eta laurek batera sortzaile aske eta jakituna egituratuko dute, non interakzioa eta komunikazioa abiapuntu nagusia baitira. Celesteren ahotsean bat egiten dute jazz emozionalean nagusi den epeltasunak eta egungo joera garaikide berrien egonezinak.

Bilbaína Jazz Club Kultur Elkartearen 2014ko BJC-Hileroko zikloko amaiera ekitaldian Celeste Aliasen laukoteak eskainiko duen emankizunaren ostean, urte amaieran ohikoa den Jam Session saioa egingo da, Bilbaína Jazz Club Kultur Elkartea eta bertan izango dira euskal jazzaren ikur nagusietako zenbait.

Festa amaiera ona opa diogu hilabetez hilabete zikloari.

Celeste Alías 4tet + Jam Session
Celeste Alías – ahotsa
Marco Mezquida – pianoa
David Mengual – kontrabaxua
Ramón Prats – bateria

Data: 2014ko abenduaren 30a
Ordua: 20:00

Sarreren prezioa: 15 €
Deskontua: %20 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top