Hiru txerritxoak BBK Salan

Hiru txerritxoek hiriburuan bizitzea erabaki dute. Hiriko giroa oso arraroa egingo zaie hasieran: zarata handia, kutsadura, argiak, semaforoak. Baina apurka-apurka bizimodu berrira egokitzen joango dira, daukaten arriskurik handiena aurrez-aurre aurkitzen duten arte: otso maltzurra.

Otso gaiztoa edozein gauza egiteko gai da txerritxoak jateko. Putz eginez txerritxoek eraikitako lastozko eta egurrezko etxolak botatzea ere lortzen du. Baina harriz eginiko etxera iristen denean, txerritxoen arteko elkartasunari, irudimenari eta ausardiari egin beharko die aurre.

Antzezkizuna haurrei zuzendua da eta abiapuntua “Hiru Txerritxoak” ipuin tradizionala du, nahiz eta egungo esaerak eta edukinak gehitu zaizkion. Komediaren, jokoen, musikaren eta dantzaren bitartez, hiru txerritxoek argi erakusten dute hiriburuan posible dela bizimodu jasangarria eta dibertigarria izatea. Beti ere otsoaren atzapar ankerrek harrapatzen ez dituzten bitartean.

Behin batean BBK salan baziren hiru txerritxoak.

Data: 2015eko urtarrilaren 2a
Ordua: 16:30etan (euskaraz) eta 18:30etan (gazteleraz)

Data: 2015eko urtarrilaren 3a
Ordua: 12:00etan (ongintzarako funtzioa, gazteleraz), 16:30etan (gazteleraz) eta 18:30etan (euskaraz)

Sarreren prezioa: 9€
Deskontua: %15 Kutxabankeko txartelekin (4 sarerra txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top