Mollie Maloneren istorio sinestezina

Mollie Maloneren aitona kezkatuta dago, tomateak ohikoa baino lehenago ondu baitira, izotzak letxuak ondatu ditu eta landareak ez dira behar dutenean loretzen. Horregatik aitonak Mollie billoba liburutegira bidali du, zer gertatzen den jakiteko. Baina liburutegi honetan oso gauza bitxiak gertatzen dira, zoragarriak.
Liburutegi berezi horretan ezkutuko atea aurkituko du, mundu berria erakutsiko dion atea. Sartzean moko luzeko hegazti bat eta beste hainbat pertsonaia arraro aurkituko ditu. Bat batean, denak korrika datozkio, zerbait arriskutsua gertatzen ari delako, ihesi. Nondik atera dira?

Zer gertatzen ari da? Istorioak nola jarraitzen duen jakin nahi baduzu, BBK Salan gauzkazu zain abenduaren 29an.

Data: 2014ko abenduaren 29a
Ordua: 16:30etan (euskaraz) – 18:30etan (gazteleraz)

Sarreren prezioa: 10 €
Deskontua: %20 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

*Ikusteko zailtasunengatik, lehen bost lerroak haurrentzat bakarrik izango dira. Patioko gainerako aulkietan, eta anfiteatrokoetan, haurrak gurasoekin eseri daitezke.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top