Gala jantzian Sala

Gala jantzia ipiniko dugu. Gabonetako akordeoien ohiko kontzertua dator. Erabat ikuskizun desberdina, zapore handikoa. Ardo tragoxka bat hartzeko aukera izango dugu Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoaren errepertorioarekin gozatzen dugun bitartean. Musika atsegin dutenen omenez auspoekin topa egingo dugu, pasioz beteriko jai giro zirraragarrian. Asmo horrekin, aurtengo proposamena Straussen errepertorioaren eta gabonetako abestien gainean bidaiatzea da. Hau dena Amagoia Loroñoren batutapean, beti ikusleak musikarekin eta akordeoiarekin poztearren.

Datorren abenduaren 26 eta 27an Sala gala jantzian ikusiko duzu.

Data: 2014ko abenduaren 26an eta 27an
Ordua: 20:00etan

Sarreren prezioa: 22€ patioko besaulkietan – 12€ anfiteatroko aulkietan
Deskontua: %20 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top