Soularen mistika: Booker T. Jones

Kondairazko beste gau bat dator. Hainbat zeresan eman duen kondairazko soinu hori entzungo dugu berriro.

Soularen ikur handienetako baten, Booker T. Jonesen Hammon hilezkorra, urtea hasteko, kondairazko gau pasarekin. Soinu instrumentalak aireratzen. Erritmo geldiezinek Sala hartuko dute. Soul generoaren ikuspegi instrumental indartsu eta hipnotikoa. Berarekin omen dagoen musa.

Stax ekoiztetxeko musikariak hainbat tresna jotzen ditu eta artista handiekin batera aritua da, tartean R. Charles, Otis Reddin, Sam&Dave edo Eddie Floyd. Booker T. & the MG’S soul, R&B eta funk taldearen sortzailea eta organo jotzailea izan zen eta taldekide izan zituen Steve Cropper (gitarra), Lewi Steinberg (baxua) y Al Jackson (bateria). 1992an Jones The Rock and Roll Hall Of Fameko kide izendatu zuten, 2004an Rolling Stones aldizkariak garai guztietako 100 artista onenen zerrendan 93. tokian kokatu zuen, 2007an Liftime Achievement Award atalean Grammya jaso zuen eta Nashvilleko Musiciens Hall Of Fame and Musseumen izendatu zuten. 2009an Drive By Truckers taldearekin batera grabaturiko “Potato Hole” diskoa plazaratu zuen, eta lan honekin Bilduma Instrumental Onenaren saria jaso zuen Grammyen 52. edizioan. 2012ko otsailaren 12an bere “The Road From Memphis” lanak Bilduma Instrumental Onenaren saria jaso zuen Grammyen 54. edizioan. Diskoan lankide izan zituen Lou Reed, Jim James (My Morning Jacket), Sharon Jones eta Matt Berringer (The National). Jonesek guztira 4 Grammy sari ditu.

2013ko ekainean, Jonesek orain arte atera duen azken diskoa plazaratu zuen, hamargarrena, “Sound The Alarm” izenekoa eta bere bizitza osoko zigilua izan den etxearekin egina, Stax ekoiztetxearekin, alegia. Gaur egun Booker T. and Band taldearekin biran dabil.

Berpizkunde zoragarria, soularen mistika.

Data: 2014ko urtarrilaren 24a
Ordua: 20:00

Sarreren prezioa: 26€
Deskontua: %20ko deskontua Kutxabankeko txartelekin (2 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top