Entzuteko zerbait, Andy McKee

Kalitate tekniko bikainekoa. Sei sokekin gustu aparta. Mundu osoko bakarlari akustiko onenetako bati buruz ari gara. Sarean erabateko fenomenoa, 20 milioi bisitari baino gehiago izan baititu. Izaera aldakorreko musika-industriaren benetako oinordekoa, entzuteko desira sortzen duen aukera interesgarria.

Abestien egiturari eta euskarri melodikoari jartzen dien atentzioak Andy McKee beste maila batean kokatzen du. Gitarrarekin gauza desberdinetan aritzea atsegin du, adibidez ezohiko afinazioak egitea, erdizkako zubitoa erabiltzea, perkusiozko kolpeak jo edota tapping egitea. Ez dira, baina, trikimailu merkeak, bere eskuetan abestirik ederrenak sortzeko konposizio tresna bilakatzen baititu Andyk. Musika akustikoan egun dagoen eragile nagusietakoa bilakatu da. Aldi berean, hainbat iturritatik edaten du Andyren musikak, hala nola Earth Wind and Fire, The Yellowjackets, Bjork, Imogen Heap, Pantera, Eric Johnson, Peter Gabriel, Dream Theater edo Bruce Hornsby dira bere eragin nagusiak.

Andy McKeek mundu osoan eskaintzen dituen emankizunetarako sarrerak agortu egiten dira. Agian, hilaren 21ean Salan eskainiko duenean ere beste hainbeste gertatuko da.

Data: abenduaren 21a
Ordua: 20:00etan

Sarreren prezioa: 12€
Deskontua: 3€ Kutxabankeko txartelekin (2 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top