Nire bihotzak zure begiak ditu: Gontzal Mendibil

Nire bihotzak zure begiak ditu. Eta nire begien lehioetatik bihotza ikusiko duzu.

Gontzal Mendibilek giro intimoan aurkeztuko du bere azken lana. Berak sorturiko hamaika abesti berri dira, eskenatokian aurkezpen apartarekin. Sentipenak aldarriktatzen ditu Gontzalek, bere sentipenak, bizitzako gertakizunen aurrean gizarteak dituen sentipenak. Itxuragatik, edikunarengatik eta abestien gaiengatik, bere ibilbideko hamabostgarren diskoa intentsitatez beteriko lana izan da, baina esker onekoa, diosku zeanuriko kantariak.

“Ez dakit dakizun baina” abestiak gaitz guztien iturriari abesten dio: bihotzari eta Euskadiko Gazte Orkestrarekin grabatu du. Oker handiei irrifarrea, hori da Gontzalek proposatzen digun formula, mezu argi eta garbiekin. BBK Salan entzun ahal izango ditugun doinuen artean dira “Zeure Ametsa”, “Edan itzazu egunak”, “Badakizu” edo “Zer den gure herria”…Abesti guztiek emozioz beteriko izaera dute, erantzunen bila jartzen gaituzten galdera sakonekin. Azken abestia, “Nola liteke!”, laguna zuen Alex Angulo zenari eskaini dio, trafiko istripu batean oraindik orain zendu baita.

Galdu ezina.

Data: 2014ko abenduaren 3a.
Ordua: 20:00etan.

Prezioa: 18 €
Deskontua: %10 Kutxabankeko txartelekin (gehienez 4 sarrera txartel bakoitzeko).

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top