Askatasunaren ohiartzuna: Benito Lertxundi

Kantautore pertsonalenetakoa eta askatasun aldarria. Sustrai sakoneko musikan duela 40 urte murgiltzen hasi zen kantaria. Benito Lertxundik inork gutxik bezala izan du bere entzuleei zuzenean gozarazteko ahalmena, Euskadiko musika herrikoiaren ikur nagusietakoa baita. Bere ahotsa ohiartzun bilakatu zuen eta bere hitzak euskal kulturaren akuilu nagusietakoa izan dira.

Datorren azaroaren 12an Salan izango dugu euskal kulturaren taupadei ohiartzuna ematen, Zentzura At! Jaialdian, sentiberatasuna eta egia darion abesti sorta zintzoarekin. Egile zehatza izanik ere, askatasun kreatiboz betea dagoela ikusiko dugu bertatik bertara, horregatik baita kultura herrikoiak maiteen duen artistetako bat. Musikalitatearen izaera bete-betean.

Zentsura At! Jaialdia Banda Basottiren kontzertuak, asteartean hilak 11, eta Susheela Ramanen emanaldiak borobilduko dute, ostegunean, hilaren 13an. Gainera askatasun egarria duten “Maiatzeko Plazako Amamen” hitzaldia izango dugu astelehenean, hilaren 10ean, Estela B. de Carlottorekin. Amaiera ostiralean, hilaren 14an, ipiniko du “El Papus. Anatomía de un atentado” dokumentalak.

Data: 2014ko azaroaren 12a
Ordua: 20:00etan

Prezioa: 30€
Deskontua: 3€-ko deskontua Kutxabankeko txartelekin(4 sarrera gehienez txartel bakoitzeko).

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top