Labeldun jazza: V. BBK Jazz Erakustaldia

Nortasun sakonena duen jazzean murgilduko ditugu beste urte batez sustraiak. Hemengo marka eramanik mundu osoan arrakasta lortzen duten proposamenak. Abangoardiako jazzaren punta-puntako taldeak, bertoko jazzaren erakusle onenak.

Rising Circus, Musikene Big Band, Raúl Vera, Iñaki Arakistain izango dira aurtengo edizioarekin bat egingo duten artistak. Hilaren 27an ekingo diogu, seikote errefreskagarri baten lanarekin, Rising Circus-ekin. Besteak beste Brian Blade, Bill Evans edo Maria Schneider-en eragina nabari zaion talde honi. Lehen jardunaldia Musikene Big Band taldeak itxiko du, Grand Jazzez gainezka.

Ondorengo egunean labeldun jazzaren plater bikoitza. Salara maiz etortzen direnek badakite zeri buruz ari garen hitzegiten Iñaki Arakistain edo Raul Vera aipatzean. Raul gitarra jotzaile anitza eta teknikoa da, jazzaren eta rockaren artean dauden eremuetan eroso ibili ohi dena, soinu errefreskagarri eta modernoa sortuz. Iñaki Arakistain saxo jotzaileak ospe handia lortu du Espainiako jazz panoraman, Grooves eta Funk ukituz betetako egitasmoekin.

Hirugarren egunean Alberto Arteta etorriko zaigu, BAT, izeneko bere lehen diskoa aurkeztera. 2014. urtean grabatu da lan hau, iaz BBK Jazz Sarietan ‘Bultzakada Saria’ hori izan baitzen. Aurtengo edizioa behar bezala amaitzeko Juan Sebastian 4tet laukoteak joko du, laukote bezala bere burua aurkeztuko du, gainera, nazioartean sona handia duten musikariz inguratuta.

Honatx egitarau osoa:

Data: Osteguna azaroaren 27a
Ordua: 20:00 – Rising Circus
Ordua: 21:00 – Musikene Big Band

Data: Ostirala azaroaren 28a
Ordua: 20:00 – Raul Vera Group
Ordua: 21:00 – Iñaki Arakistain Jazz Funk Project

Data: Larunbata azaroaren 29a
Ordua: 20:00 – Alberto Arteta Group
Ordua: 21:00 – Juan Sebastian 4tet

Sarreren prezioa: Egun baterako sarrera (2 kontzertu): 9 €
Deskontua: %20 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Hiru egunetarako bonoa: 20€. BBK Salako txarteldegian bakarrik eta soilik Kutxabankeko txartelen jabeentzat eta Bilbaina Jazz Clubeko bazkideentzat.

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top