Melodiaren egon-ezina, Seth Lakeman

Ezkutuko istorioak agerian uzten. Sakon murgiltzen, inoiz kontatu ez dena azaltzeko. Bere sustraiak inspirazio sakonenean errotzen, jaioterria omentzeko.

Klasiko bat dator, berriro, BBK Salara eta zerbait berria azaldu nahi duelako dator. Seth Lakeman ospetsuaz ari gara eta “Word of mouth” lan berria besapean duela dator. Bere abestiei drama dosi berria erantsi die. Abesti berriotan erabat biluztu egin da. Soinu sakonagoek erliebe berria adierazten diete bere abesti berriei. Biolin jotzaile bertutetsu, folkie eta ospetsua musikaren mugak apurtzera dator. Folk paisaietan irudi erabakiorra da eta etiketak gorrotu ditu, edozein genero gainditzen baitu. Mugarik gabeko ausardia. Soinu gordinak eta lurrinkorrak. Eskena atmosferikoak. Hainbat musika-tresnaz inguratuta dator Seth: gitarrak, tanbor eta mehazuko bateko burdin zatiak, besteak beste.

Lurralde artiasuetara bidaia, izena eta izana, zentzu guztiak dantzan jartzeko. Folk britainiarraren berpizkundean aurrera-pausua. Horrekin guztiarekin gozatu ahal izango duzu azaroaren 23an.

Data: azaroaren 23a
Ordua: 20:00

Sarreren prezioa: 12€
Deskontua: 3€ Kutxabankeko txartelekin (2 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top