Anne Etchegoyen: Frantzia euskaraz emozionatzen

Hilabeteak daramatza Frantziako herritarrak emozionatzen. Ondoko herrialdean benetako gertakizun-musikala bilakatu da. ‘Hegoak’ lanarekin, inoiz abestu den abestirik ederrenetako batekin, hau da Mikel Laboaren ‘Txoriak Txori’ abestiaren bertsioarekin, Paris bereganatu du.

Anne Etchegoyen, Saint-Palais herrikoa da, Ipar Euskal Herrikoa, eta bere arrakastak gazleteraz, frantsesez eta euskaraz kantatzen lortu ditu. “Les voix vasques” lanarekin urrezko diskoa lortu zuen. Salara egungo ezusteko handietako bat dator, Mikel Laboa edo Benito Lertxundi bezalako hainbat klasikoren abestiak barneratu eta berak sorturiko abestiekin eta hainbat generotako doinuekin nahasteko prest. Gainera, Baionako Aizkoa, gizonen abesbatza famatuaren laguntza izango du.

Bere herriko abesbatzan 8 urte besterik ez zituenean hasi zen denak aho bete hortz uzten, eta bere ahots zirraragarriarekin txapelketetan parte-hartzen. Baina 2003. urteaz geroztik, Parisen egin zen Munduko Atletismo Txapelketan ereserki nazionala kantatzeko aukeratu zutenean lortu zuen ospea. Iparraldeko abeslariaren arrakastak ez dira itzalpean gelditu eta Frantzia, Argentina edota Estatu Batuetan abestu du.

Galdu ezina.

Data: 2014ko azaroaren 22a.
Ordua: 20:00

Sarreren prezioa: 12€
Deskontua: %15 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top