Berdintasunarekin aurrera egiten dugu: Berdintasunaren XI. Foroa

Emakundek urtero “Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunerako Foroa” antolatzen du, erakunde pribatu eta publikoek gizon eta emakumeen arteko berdintasuna bultzatzeko egiten dituzten ekimenei buruz hitzegin eta eztabaida dezaten.

Aurten, hamaikagarren ekitaldiaren leloa “Berdintasunarekin aurrera egiten dugu. Eman urratsa” da. Ospatzeko, urriaren 30ean BBK Salan berdintasunaren topagunea izango da. Eusko Legebiltzarrak antolatuta, Anna Freixas Farrék hitzaldia eskainiko du, “Mujeres mayores e igualdad: ¿Un paso por dar?” izenburupean eta gazteleraz. Psikologian Katedraduna da Freixas eta Kordobako Unibertsitatean irakalse jubilatua. Emakumeen gerontologian espezialista da. Hainbat libururen egilea da, tartean ‘El cambio en la vida de las mujeres’, ‘Nuestra menopausia‘ y ‘Tan frescas: las nuevas mujeres mayores del siglo XXI’ lanena.

Gurekin urratsa egingo al duzu?

Data: 2014ko urriaren 30a
Ordua: 19:30

Sarrera doan aulkiak bete arte.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top