Zentsurarik gabeko bertsioa, IX. Zentsura AT!

Entzun nahi ez dena esango dugu. Ikusi ezin dena erakutsiko dugu. Ez diogu inori kultura geldiarazten utziko. Ahoko bizarrik ez duen jaialdia dator beste urte batez, Zentsura At!

Arte eskenikoen gaineko zentsura estatuek, herrialdeek, hezkuntza sistemek, familiek, irabazleek eta presio-taldeek erabiltzen dute; eta gehienetan nazioarteko giza eskubideen hitzarmenak bortxatzen dituzte. Zerrendak ez du amaierarik eta egunero zabaltzen da. Horregatik guztiagatik, jaialdi hau babes jaialdia da, noizbait, nonbaiten, edozein herritan zentsura jasan duten artisten aldeko jaialdia. Benito Lertxundi, Susheela Raman edo Banda Bassotti bezalako artistak. “Maiatzeko Plazako Amamen” hitzaldia edo “El Papus, atentatu baten anatomia”. Aurtengo zenbait proposamen dira.

Hau duzue zentsurarik gabeko egitaraua.

Astelehena 10. 20:00etan.
Hitzaldia ” Maiatzeko Plazako Amamak”, beren presidentearekin, Estela B. de Carlotto.

Asteartea 11. 20:00etan.
Kontzertua: Banda Bassotti, Italia.

Asteazkena 12. 20:00etan.
Kontzertua: Benito Lertxundi, Euskal Herria.

Osteguna 13. 20:00etan.
Kontzertua: Susheela Raman , Erresuma Batua.

Ostirala 14. 20:00etan.
Proiekzioa eta eztabaida: “El Papus. Anatomía de un atentado”.
Mahai ingurua: David Fernandez de Castro (dokumentalaren egilea), Carlos Navarro (El Papusen bazkide sortzailea), Albert Turró (El Papuseko erredaktorea), Jordi Amoros (El Papuseko marrazkilaria), Maria Iranzo (El Papusi buruzko tesiaren egilea) eta Luis Gasca (moderatzailea).

Data: 2014ko azaroaren 10etik 14ra.
Ordua: 20:00etan.

Sarrera doan aulkiak bete arte, kontzertuetan izan ezik.

Prezioa: Asteartea azaroak 11: 15 €; Asteazkena azaroak 12: 30 €; Osteguna azaroak 13: 25 €.
Deskontua: 3€ Kutxabankeko txartelekin (gehienez 4 sarrera txartel bakoitzeko).

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top