Zinemakumeak, urrezko amaiera

“Happy, Happy” eta “Un castillo en Italia” lanekin amaituko da aurten Emakumeek eginiko zinemaren Erakustaldia.

Lehena, “Happy, Happy”, bide zidorrik nahi ez duen estreinaldi lana da. Irudimenez, umore freskagarriz eta lirikotasunez beteriko oparia da, benetako ezustekoa. Filmak Agnes Kittelsen, Henrik Rafaelsen, Maibritt Saerens eta Joachim Rafaelsen ditu protagonista eta bai ikusleen zein kritikaren oso harrera onak izan zituen.

“Un castillo en Italia” aspaldiko ohialekin etorkizuneko bizitza berria jostearen gaineko abentura bat da. Lan autobiografikoa da, Italiako burgesia industrialeko familia baten dekadentziaren gaineko istorio bat. Poza helburu duen ametsa da, Bruni Tedeschiri zuzendariari otu zitzaiona.

Data: urriaren 25a

18:00. Luzemetaraia: “Happy, Happy” (Anne Switsky, 2010, 88´, Suedia)

20:00. Luzemetraia: “Un castillo en Italia” (Valeria Bruni Tedeschi , 2013, 104´, Frantzia)

Sarreren prezioa: 4€
Deskontua: %25 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top