Zinearen historian kasu bakarra: Dorothy Arnzer

Begirada desberdina duen zinema jaialdiaren bigarren eguna dator eta merezi bezalako omenaldiarekin dator, gainera. Dorothy Arzner (1897-1979) San Franciscon jaio zen baina Los Angelesen hazi zen eta zine amerikarraren historian kasu bakarra izan zen. Hollywooden urrezko garaian ibilbide profesional oparoa egin zuen, eta emakumezkoak zinemaren industrian sartzen aitzindaria izan zen.

Bere filmografia luzean honako lanen gaztelerazko izenburuak dira deigarriak: “La mujer sin alma”, “Hacia las alturas”, “La reina del Bulevar”, “La loca orgía”, “La mujer de cualquiera”, “Honor entre amantes”, “Sangre y arena”…

1933an Zuzendari Amerikarren sindikatuan sartu zen lehen emakumea izan zen eta hamarkada batzuetan emakumezko bazkide bakarra izan zen. Pertika mikrofonoa asmatu zuelako ere historia idatzi zuen, soinuzko zinemaren lehen errodajeetan kañabera baten muturrari mikrofonoa jarri baitzion.

Edizio honetan, eta Zinemaldiak eskaini dion atzera-begiratuan, “Emakumeek Zuzenduriko Zinearen XIX Jaialdiak” omenaldia egin nahi dio eta bere lanetako bat pantailaratuko du: “Dance, Girl, Dance”. Apunta ezazu, urriaren 23a.

Urriaren 23a
20:00. Sareko umore piezak
Luzemetraia: “Dance, Girl, Dance”

Sarreren prezioa: 3€
Deskontua: %20 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top