Zinemakumeak: emozio gogorrak

Alfonbra gorria luze eta zabal jartzera goaz Zinemakumeak jaialdiaren edizio berrian, zine ona eta ugaria, emakumezko errealizadoreek egina.

Hasteko emozio gogorrak ditugu. Drew Barrymore zuzendariaren komedia dramatikoak, hainbat jaialditan izendatutako “Whip it” lanak zabalduko du zikloa. Emakumezkoen emozioen gaineko drama aparta, roller derby izeneko patinaia estilo oldarkorrean aritzen diren emakumeen energiak bultzatua. Bliss Cavendar estilo alternatiboko nerabea da eta, bere amak eskatu arren, ez du nahi miss lehaiketetan parte-hartu. Berak nahi bezalako heroia izateko patinatzen jarraitzen du.

Sareko umore pieza desberdinekin berotuko dugu giroa.

Urriaren 22a
20:00. Sareko umore piezak
Luzemetraia: “Whip it”

Sarreren prezioa: 3€
Deskontua: %20 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top