Jethro Tullen espiritua Martin Barre & Band-ekin

Aspaldiko garaiak gogora ekartzeko berriz ere errepidean. 30 bildumatan zehar 60 milioi ale baino gehiago saldu zituen Jethro Tull taldeko gitarra jotzaile aparta taula gainean da berriro eta ez nola nahi gainera. Martin Barre & Band bira egiten ari dira, rock progresiboaren espiritua berpizteko asmoarekin. Soinu garatuago eta pertsonalagoarekin, Jethro Tullen bildumak dituen harribitxi ederrenak joko dituzte, beste behin.

Martin Barre rockak izan duen gitarra jotzaile apartenetakoa da askoren ustez. Aqualung doinuan 1971an jo zuen bakarkakoa garaiko onena izan zela uste dute Guitar Player aldizkariko irakurleek. Guitar World aldizkariak, gainera, inoiz izan den 100 gitarra jotzaile onenen artean kokatu zuen. Dire Straits taldeko liderrak, Mark Knopflerrek, 2005ean eskaini zuen elkarrizketa batean magikotzat jo zuen Jethro Tull taldean egin zuen lana. Taldean sartu zenetik, Barre Jethro Tullen disko guztietan agertu izan da, ‘This Was’-en izan ezik. 1988an “Crest of a Knave” bilduman erakutsi zuen gitarra jotzeko moduarengatik Grammy saria eman zioten. Jethro Tullekin eginiko diskoez gain, Paul McCartney, Phil Collins edo Gary Moore bezalako artistekin lan egin izan du.

Kondairazko beste gau bat izango da.

Data: abenduaren 9a
Ordua: 20:00

Prezioa: 25€
Deskontua: % 20 Kutxabankeko txartelekin (2 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top