Folk musikaren mistika, Davy Spillane

Gaitaren ikur handienetakoa da askoren ustez. Musika-tresna honen soinua eta ertzak zabaldu zituen musikaria. Edertasun handia barreiatuz. Ospe horrekin dator Davy Spillane.

Entzun nahi dugun musikarekin. Zuzenekoaren kraskatekoarekin gauzatzen den musika. Benetakoa. Bere maisu lanek eskaintzen duten plazerra hemendik entzun daiteke.

Dublinen 1959ko urtarrilean jaioa, Davy Spillanek hizkuntza gaeleran amaitu zuen lehen hezkuntzako zikloa eta, ia aldi berean, musika irlandarrak duen tresna nagusia ikasteari ekin zion: uilleann pipe. Gazte-gaztetandik eta gaur egunera arte genero honek izan duen izar nagusietakoa izan da askoren esanetan. 16 urte besterik ez zituenean garrantzi txikiko zeregin batean agertu zen “The traveller” filman, ijito talde baten erromesaldia aztertzen zuen filman. Handik gutxira, Moving Hearts taldea sortu zuen Donal Lunny musikari eta ekoizle handiarekin batera, etorkizuneko musika irlandarrak izango zituen oinarriak ezarriz.

Datorren azaroaren 9an soinuak folkaren mistikaraino altxaraziko ditugu.

Data: azaroaren 9a
Ordua: 20:00

Prezioa: 12€

Deskontua: 3€ Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)



Zikloko kontzertuetarako bonua (BBK salako leihatilan bakarrik): 104€. Deskontua: 13€ Kutxabank txartelak erabilita.

Sarrerak erosteko:

BBK Sala

BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top