BBK Sala, zure jazz kluba

Beste urte batez zure jazz kluba izango gara. Benetako all star-ekin gau pasak. BJC-ren ziklo arrakastatsua dator berriro Bilboko bihotzera, jazza maite dutenek beren tokia izan dezaten.

Hasteko Luna Cohen Group dugu. Luna Cohen brasildarrak urteak daramatza Katalunyako jazzaren giro dinamiko eta alternatiboenetan, eta musika brasildarra era oso pertsonalean moldatzen du. Bere musikan erritmo brasildarrek musika pop garaikidearen bestelako hizkuntzekin bat egiten dute, eta izaera exotikoak bazter guztiak bustitzen ditu. Batek pentsa lezake iluntasunetik eguzkia bera irten dela. Hau guztia urriaren 8an izango da.

Azaroko edizioa BBK Jazz IV. Erakustaldiarekin batera iritsiko da eta hitzordua, beste behin, jazz zale guztientzat galdu ezina izango da. BJC eta BBK Jazzen arteko lankidetza honek. Big Band Musikeneren emankizuna eskainiko digu, 2003an sortu zen taldea Euskadiko Musika Goi Eskolan (Musikenen) jazz espezialitatea ikasten duten musikarien artean. Era honetako taldeek izan ohi duten egitura dauka, tronpetak, tronboiak, saxoak eta sekzio erritmikoak barne baititu. Ikasleek, gainera, astebeteko luzeera izaten duten bi egonalditan egiten dituzte entseguak, hainbat zuzendariren ikuskaritzapean. Kontzertu honetan Miguel Ángel López Blázquez irakaslearen zuzendaritzapean eginiko lana erakutsiko dute.

Celeste Alías 4tet laukote apartaren emanaldiarekin agurtuko du BJC-Bilbaína Jazz Club Kultur Elkarteak 2014. urtea. Eta horren ondoren, urtearen hondarrean ohikoa den jam sessiona egingo da, Euskal Herrian jazzak dituen hainbat izarren parte-hartzearekin. Celeste Alias jazzak duen ahots esanguratsuenetakoa da, abesten benetako erreferentzia da eta hainbat egitasmo bateratzeaz gain egun dauden talde aktiboenetako batzuetan dabil. Bilbon laukote batez lagunduta arituko da, baina bere ohiko musikariak dira, benetako all star taldea. Freskotasunez, emozioz eta trinoktasunez betetako abesti oso pertsonalak egiten dituzte. Celesteren ahotsa da oinarria eta duela 7 urtetik hona Marco Mezquida handia du pianoan laguntzaile. Luxuzko oinarri erritmiko batez lagunduta, sormen handiko laukote trinko eta arduratsua osatzen dute. Beren musikan askatasuna, interakzioa eta komunikazioa ezinbestekoak dira. Jazz emozionalaren berotasunak eta jazz joera berri eta garaikideen energiak Celesteren ahotsean bat egiten dute.

Luna Cohen Group (Hilabetez hilabete – BJC)
Luna Cohen – ahotsa
Joel Moreno Codinachs – gitarra
Jordi Santanach – saxoak, txirula eta klarinetea
Pere Loewe – kontrabaxua
Acari Bertran – perkusioa
Jefferson Otto – bateria

Data: 2014ko urriaren 8a
Ordua: 20:00

Big Band Musikene (VI. BBK Jazz Erakustaldiaren inaugurazioa)

Data: 2014ko azaroaren 27a
Ordua: 20:00

Celeste Alías 4tet + Jam Session
Celeste Alías – ahotsa
Marco Mezquida – pianoa
David Mengual – kontrabaxua
Ramón Prats – bateria

Data: 2014ko abenduaren 30a
Ordua: 20:00

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top