IV. WOP Festival: gau gogoangarria The Long Ryders-ekin

Hitzordu apart horietako bat. Berriz elkar topo egiteko aukera.

Bada ez bada, guk iragarriko dizugu, ez dezazun galdu: The Long Ryders, abenduaren 6an, magia gainezka izan ohi duten WOP Special Nights hitzorduetan.

The Long Ryders Californian 1982an jaiotako taldea da, The Unclaimed eta Los Angeles taldeen errautsetatik. Paisley Underground mugimenduko oso zati garrantzitsua dira (80ko hamarkadan Los Angeles hirian sorturikoa). Beren musikak The Byrds edo Buffalo Springfield taldeen iturrietatik ezeze, country eta folketik ere edaten du. Alt Country deitzen diote. The Birds taldeak egin ohi zuen bezala, Rickenbaker gitarra ikusgarriak erabiltzen dituzte, punk ukituekin. Beti garaikideak eta beti bezain onak, Salan izango ditugu gau magiko batean. Epikatik gertu dauden abestiekin gozatuko dugu, pop soinuak inguratuz eta sustraidun erritmoetara lotuta. Hainbat klasiko entzungo ditugu, tartean “I want you bad” edo “Gunslinger man”, “You’re gonna miss me”, edo “Looking for Lewis & Clark” desiratua.

WOP Festivalen edizio berri honetako egitarau aparta osatzen dute The Ugly Beats taldearen goi mailako garaje musikak eta The Fake Band taldearen ahots gozoko pop argitsuak.

Data: 2014ko abenduaren 6a
Ordua: 19:30

Sarreren prezioa: 20 €
Deskontua: %10 Kutxabankeko txartelekin (2 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top