Bap Kennedyren handitasuna

Zintzoa dela nabari zaio. Abesti zintzoak ditu. Country sustraidun ahots gozo eta samurra. Soinu garbia eta hitz apartak. Sormenaren erakustaldia. Horrelakoa da Bap Kennedy eta urriaren 26an bere gitarrez eta zapore irlandarraz gozatu ahal izango dugu. Koloredun armoniak, roots sinfoniak, pop ohialak eta kotoizko soinuak. Ingalaterrako folk klasikoa, begia berrikuntzan jarria duen arren, zeltiar ukituko ñabardurekin.

1962an Belfasten jaioa, Ipar Irlandan, 16 urte besterik ez zituenean hasi zuen musika ibilbidea, ziztu batean desagertu zen punk-rock banda batean gitarra jotzen, Sellout izeneko taldean alegia. Handik urte batzutara, The Bankrobbers izeneko taldean sartu zen eta, handik gutxira, Kennedyk eta talde horretako beste kide batzuek Belfasteko Ten Past Seven taldearekin bat egin zuten. Orduan musika-taldea erabat aldatu zen eta Energy Orchard izena hartu zuen. Beren musika, folk lirikoaren eta rock gogorraren arteko erdibidean zegoen, horregatik Van Morrisonekin alderatu zuten maiz.

Londonera bizitzera joan zirenean, Energy Orchard taldeak jarraitzaile andana irabazi zuen. Hain zuzen ere, Hackneyko New Pegasus pubean ohiko taldea bilakatu zen eta, horrela, MCA zigiluarekin kontratua lortu zuen. 1990 eta 1996 urteen artean bost bilduma plazaratu zituzten, baina prentsak edota Van Morrison berak hainbat laudorio bota arren –honek bere bira baterako kontratau zituen-, inoiz ez zuten izan garrantzizko aukera komertzialik.

Musikaren historia bizia oso interesgarria dirudien gau batean.

Data: Urriaren 26a
Ordua: 20:00

Sarreren prezioa: 12€
Deskontua: 3€ Kutxabankeko txartelekin (2 sarrera txartel bakoitzeko)

Ziklorako sarrera guztien bonoa BBK Salako txarteldegian bakarrik eros daiteke: 104€. Deskontua:13 € Kutxabankeko txartelekin.

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top