Mick Ralphs Blues Band-en blues azkar eta bortitza

Oktanaia handiko bluesa eta R&B azkarra. Bitaminadun soinuak. Bad Companyren itzala BBK Salaren gainean, behar bezain ilun eta bortitza.

Izan ere, benetako kondaira duen musikaria dator Bilbora. Mick Ralphs buru duen boskote zaharkituak paretak ere izerditan jartzeko gai den bluesa egin ohi du. Blues soila, benetakoa, rhythm and blues kutsukoa, generoak dituen beste ohiko eraginak ahaztu gabe. Graduazio eta kadentzia desberdinetako adibideak eskainiko dizkigu, iraganera musikazko bidaia zoragarria egiteko. Mick Ralphs, boskotearen soinu-konplizeak, dakiena ederto egingo du berriro. Musikarekiko duen grina eta zuzeneko-gosea nabarmenak izango dira. Oilo ipurdia eragingo duten abestiak. Ereserki sorta. Mike bera kide izan den hainbat taldetako klasikoak entzungo dira, Bad Company eta Mott the Hoople kasu. “Feel Like Makin’ Love”, edota “Can’t Get Enough” entzutetsua bezalako doinuekin gozatuko dugu.

Nahikoa argudio benetako musikarekin BBK Salan duzun hitzordua ez galtzeko.

Data: 2014ko azaroaren 26a
Ordua: 20:00


Sarreren prezioa: 20 €
Deskontua: %20 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)



Sarrerak erosteko:

BBK Sala

BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top