Zinemakumeak gara

Zinea gara. Talentua gara. Begirada desberdineko jaialdia gara, Zinemakumeak aurten ere alfonbra gorria zabaltzera doa. Emakumeek zuzendutako zine ona eta ugaria.

Emakumeek Zuzendutako XIX. Zine Erakustaldian munduko hainbat tokitan sarituak izan diren makina bat luzemetraia eta laburmetraia eskainiko dira. Urriaren 22 eta 25 artean hainbat harribitxi pantailaratuko dira, Manuela Moreno, Lake Bell, Anne Switsky edo Valeria Bruni Tedeschi bezalako zuzendarienak. Beren ikuspegi pertsonaletatik hainbat errealitate erakutsiko dizkigute. Zinema anitza izango da, anitza gaiei dagokienez, baina lan guztiek dute amankomunean beren kalitate maila handia. Aurten beste maila bat gorago kokatuko den egitarauan “Happy, happy”, “In a world”, “Whip it” edo “Un castillo en Italia” bezalako laburmetraiak ikusiko ditugu.

Aurten, gainera, merezitako omenaldi hunkigarria jasoko du Dorothy Arnzer errealizadore aitzindariak.

EGITARAUA:

Urriaren 22a
20:00 Sareko umore piezak.
”Whip it” luzemetraia.

Urriaren 23a
20:00 Sareko umore piezak.
Dorothy Arznerren ”Dance Girl Dance” luzemetraia

Urriaren 24a
Sarrera doan aulkiak bete arte
19:30 Manuela Morenoren laburrak.
Manuela Morenorekin elkarrizketa/topaketa.
20:45 “In a World” filmaren proiekzioa.

Urriaren 25a
18:00 “Happy, Happy” filmaren proiekzioa.
20:45 “Un castillo en Italia” filmaren proiekzioa.

Sarreren prezioak:
Hilaren 22 eta 23an: 3€. Hilaren 25ean: 4€
Deskontua: %25 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top