Abestien bildumagilea: Seán Keane

Esperientzia desberdina. Edozein musika estilo bereganatzeko gaitasunarekin, Seán Keane abesten dituen doinuen eta ikusleen begiraden jabe da. Jatorrizko izendapena eta berrikuntza pertsonala. Sentimenak bor-bor. Laguntzarik gabe eta artearen pisu guztiarekin. Folk abestiak. Country ereserkiak.

Urriaren 12an ‘musika irlandarraren Carusso’ ezizenekoak Musiketan zikloa zabalduko du. Irlandan dagoen ahots berezienetakoa doinu zoragarriak abesten. Bere bildumako harribitxiak entzungo ditugu, tartean ‘Home’, ‘Home away from Home’, ‘Exile’, ‘Isle of Hope’, ‘Paint me a picture of Ireland’, ‘Galway to graceland’, ‘Man from Connemara’, ‘Like I used to do’ eta askoz ere gehiago. Seanekin batera, oholtza gainean izango dira Pat Coyne gitarran eta Fergus Feeley mandotxelloan.

Bost tresna jotzen ditu eskenatokian Seanek: tin whistle edo txirula irlandarra, low whistle, txirula eta armonika, eta emanaldi batzuetan baita Uilleann pipes edo gaita irlandarrak ere. Hainbat genero lantzen ditu bere musikak, tradizionala, sean-nós (estilo tradizionaleko kanta gaelikoa) country eta bluegrass. Musika oso errotua duen familia bateko kidea da, bere amama ezaguna zen abestien bildumak egiten zituelako. Aitak eta osaba-izebek Caile talde tradizionala zeukaten eta Galwayko konterrian emanaldiak eskaini zituzten 50eko eta 60ko hamarkadetan.

Itxura bikaina du.

Data: Urriaren 12a
Data: 20:00

Sarreren prezioa: 12€
Deskontua: 3€ Kutxabankeko txartelekin (2 sarrera txartel bakoitzeko)

Ziklo osoa ikusteko bonoak BBK Salako txarteldegian bakarrik: 104€. 13€-ko deskontua Kutxabankeko txartelekin.

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top