Luna Cohen Group: melankolia une bat
Gustu musikal handikoa. Koloretsua, sentimenezkoa, erritmoduna eta sentsuala. Molde berriko jazzaren birsorkuntza. Hainbat generoren eta Brasileko musikaren arteko nahasketa oparoa. Erritmo tropikalak musika garaikidearekin bateginda. Exotikotasunaren muina dantzan.
Luna Cohen Kataluniako jazzaren artista dinamiko eta alternatiboenetariko bat da, tradizio musikal hura ulertzeko eta interpretatzeko modu berezi baten azken adierazlea. Bartzelonan bere herriko kultura musikalarekin berriro topo egin zuen. Bertara heldu zen hamarkada bat baino apur bat lehenago. Luna Cohen melankolia une bat modukoa da, baina beti bizitza ospakizun gisa. Brasileko kritikariak txundituta utzi dituen nortasun bizi, eta eskuzabal baten nahiak, itxaropenak, kezkak, istorioak, paisaiak eta pasarteak ekartzen ditu gogora. Lunak ahots sentikor batez abesten du, Bartzelonako panorama musikalaren jeinuak eta jazzaren gazte talentuak diren bere bidaideen esperientziaz inguratuta.
Zer esanik emango du.
Data: 2014ko urriak 8
Ordua: 20:00ak
Sarreren prezioa: 15 €
Deskontua: %20ko deskontua Kutxabank txartelen bidez (4 sarrera txartel bakoitzeko)
Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotariko kutxazainetan
Sarreren salmentarako web orria