Osasuna, umore ona eta eutsi goiari: Bilboko barrea 2014

Jaun-andreok, berriro ere gurekin, Bilboko Barrearen bostgarren edizioa. Askatasun handiagoaz dator eta inoiz baino anitzagoa den programa bat dakar. Flaubert-en loroa baino pozago. Irrikiz beteta. Bazka-aretoa jamaikar kalamu-haziz beteta. Kategoria handiko gonbidatuekin (Julian Barnes saridun berria) eta hainbat ekitaldi erakargarrirekin, esate baterako, Joan Manuel Serratek Forgesi egindako elkarrizketa, Jean Echenozen eta Emmanuel Carrereren arteko elkarrizketa edo “Página par. Gallego & Rey, Análisis gráfico” izenburuko erakusketa.

Eta hori gutxi balitz, Robert Crumbek Bilboko Barrearen 2014ko ediziorako jatorrizko irudi bat oparitzeko ohore handia egin digu.
Gure poza itzel handitu da, Forges eskalan noski, gure “JA!” aldizkarian Crumben irudia, bere “hankatxo” eta sasiedertasuna ikustean.

Osasuna, umore ona eta eutsi goiari.

Sarrera doan jarlekuak agortu arte.

PROGRAMA

Urriak 2 osteguna
18:30etan Mahaingurua: Intermon Oxfam. “Bizitzaz beteriko binetak: Marrazkilariak on tour”.
Hizlariak: Miguel Gallardo, Sonia Pulido eta Paco Roca. Moderatzailea: Pablo Rebaque.
20:00etan Fernando Mariasen elkarrizketa Paco Rocari. Sinadurak.

Urriak 3 ostirala
19:00etan Maddalen Lujanbio eta Andoni Egañaren arteko elkarrizketa: “Bertsoa eta umorea”.
20:30etan Borja Cobeaga eta Diego San Joseren arteko elkarrizketa (“8 apellidos vascos” filmaren gidoigileak) ‘Cobeaga y San José, dos apellidos vascos’.

Urriak 4 larunbata
19:00etan Antonio Orejudo eta Ignacio Echevarriaren arteko elkarrizketa. Sinadurak.
20:30etan Jean Echenoz eta Emmanuel Carrèreren arteko elkarrizketa. (Frantsesez, aldibereko itzulpenaz). Sinadurak.

Urriak 9 osteguna
19:00etan Forgesen 50 urteak. Joan Manuel Serraten elkarrizketa Forgesi. Sinadurak.
20:30etan Laura Fernandezen elkarrizketa Lionel Shriverri (Ingelesez, aldibereko itzulpenaz). Sinadurak.

Urriak 10 ostirala
19:00etan Martín Caparros eta Juan Villororen arteko elkarrizketa: “Amerikako Umorea”. Sinadurak.
20:30etan Luis Goytisoloren elkarrizketa Ignacio Echevarriari. Sinadurak.

Urriak 11 larunbata
19:30etan Julian Barnesen elkarrizketa Nuria Barriosi.
BBK-Bilboko Barrea 2014ko Saria emateko ekitaldia.
Sinadurak.

ERAKUSKETA
Página par. Gallego & Rey, análisis gráfico.
Data: irailaren 30etik urriaren 12ra.
Ordutegia: 11:00etatik 14:00etara – 16:30etik 21:00etara

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top