Nagusiki melomanoa: Musiketan 2014-2015

Berriro ere hunkitzeko unea izango dugu. Musikaren laino itxi horietan murgilduko gara. Hamairu hitzordu soinuak barruraino sentitzeko. Gure baitan bilduta egoteko hamahiru emanaldi hunkigarri.

Musiketan musika da, oso musika ona. Melomanoei zuzendutako programazio irekia da, etiketa edo estilo zehatzik jarraitzen ez duena. Musiketan jaialdiko musika beti kalitate onekoa da. Eta aurten, berriro ere, BBK Salara indartsu bueltatuko da.

Musika-maila bat igo dugu.

2014-2015 Musiketan jaialdian, Seán Keane -Irlandako ahots gailenetariko bat- edo Bap Kennedy zelta eta rock doinuen arteko nahasketa bikaina entzungai izango ditugu. Badira beste batzuk: Elliott Murphy rock musikari nekaezina, Davy Spillane irlandar gaita-jotzaile eta konpositore handia eta Seth Lakeman, Andy McKee edo Carrington-Brown bezalako mitoak.
Emakumeetan, goraka ari den neoswing musikaren Alice Francis anderea edo amerikar agertokien ahots goxoenetariko bat den Lucia Pulido dauzkagu. Eta sari ugari irabazi duten Gaby Moreno, Bernd Lhotzky edo Mike Whellans musikari atsegin eta hurbilak.
Parte hartuko dutenen izen-zerrenda ireki eta erakargarria amaitzeko, Hot Club Cowtown swing jazza praktikatzen duen hirukote ospetsua daukagu.

Jakinaren gainean edukiko zaituztegu.

Seán Keane
Urriak 12

Bap Kennedy
Urriak 26

Davy Spillane
Azaroak 9

Seth Lakeman
Azaroak 23

Andy McKee
Abenduak 21

Elliott Murphy & Olivier Durand
Urtarrilak 25

Carrington-Brown
Otsailak 8

Alice Francis
Otsailak 22

Mike Whellans
Martxoak 15

Gaby Moreno
Martxoak 29

Lucia Pulido
Apirilak 19

Bernd Lhotzky
Maiatzak 10

Hot Club of Cowtown
Maiatzak 24

Ordua: 20:00
Sarreren salneurria: 12€
Deskontua: 3 € Kutxabank txartelen bidez erosita (2 sarrera txartel bakoitzeko)

Zikloko kontzertuetarako bonua (BBK salako leihatilan bakarrik): 104 €. DESKONTUA: 13 € Kutxabank txartelak erabilita.

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotariko kutxazainetan
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top