Bilbo nostalgiaz beteta: zinemaren klasikoak II

Urrezko zinema berriro heldu da Bilboko erdigunera. Bilbo berriro dago zinemaren klasikoei begira.

Hona hemen “Pantaila Handiko Zinema Klasiko” onena, BBK Salan, Arrebato Zinema Elkartearen eskutik, irailaren 16an eta 17an. Blake Edwarsen “Breakfast at Tiffany´s” filma eta Stanly Donenen “Singing in the rain” film musikalik ezagunena.

“Gosaria diamanteekin”, ahaztezinezko ikonoa moonriver doinuarekin batera. Holly Golightly eta bere jokabide bitxia, Tiffanys luxuzko bitxi-dendaren erakusleihoari begira gosaltzea. Gogoan al dituzu Audrey Hepburn eta George Pepparden arteko eszena apartak?

Film gutxitan aurkitu daiteke zinemaren magia Singing in the rain-en bezala. What a glorious feeling. Besterik gabe, bikaina.
Zalantzarik gabe, zinemaren urrezko garaiaren musikala. Zazpigarren artearen historian dantza zoragarrizkoen eta jatorrizkoenak omen dauzka. Gene Kellyk maiteminduta abesten du euripean eta mundua gelditu egiten da. Aparta eta bitalista, nostalgiaz bustitako behin betiko maisu-lana. Gene-rekin batera, Debbie Reynolds zoragarria eta Donald O´Connor.

“Breakfast at Tiffany´s” (Blake Edwards)
Data: 2014ko irailaren 16a
Ordua: 20:00
Jatorrizko bertsioa azpitituluekin

“Singing in the rain”, (Stanley Donen)
Data: 2014ko irailaren 17a
Ordua: 20:00
Jatorrizko bertsioa azpitituluekin

Sarrera doan jarlekuak agortu arte.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top