Bilbok Sail In Festivalera begira jarri du branka

Brankatik dator indarra. Haizearen ufadak entzuten dira. Ura aparrez betetzen da. Irailean kaia berri baterantz zuzenduko dugu branka. Sail in Festival jaialdiaren ekitaldi berria dator eta han dugu iparrorratza.

Goi mailako zinearekin askatu ditugu txikotak. Maila handiko filmeen aukeraketa dugu haizea harrapatzeko. Ezagutzen dugunaren ertzeraino egingo dugu bidaia. Hitzen gainean Eric Tabarly handia omenduko dugu. Vendée Globe abentura zeharkatuko dugu. Arnasari eutsi eta Deep Wateren sakoneran denbora geldituko dugu. Tara Tariren istorioak oholtza gainean izango ditugu.

Irailaren 4tik 11ra jaialdia “Mirabaud Yacht Racing Image” erakusketarekin osatuko dugu.

Nazioarteko Sail In Festivalen egitaraua uzten dizuegu (gonbidatu eta hizlarien zerrenda azken orduan aldatu liteke):

Osteguna irailaren 4a
Jaialdiaren inaugurazioa

19:00. Jaialdiaren aurkezpena
19:10. “Man at sea”.
19:15. “Le Grand Voyage de Capucine et Tara Tari” (Espainian estreinaldia). Capucine Trochetekin elkarrizketa.
20:00. “Maidentrip” (Espainian estreinaldia). Laura Dekkerekin elkarrizketa.

Ostirala irailaren 5a
Belaz abentura 1

16:00. Aventura a Vela 1 laburmetraien autaketa: “Los monos también Flotan” – “Tati Virando” – “Angelfish”
16:25. “Pakea-Bizkaia” – Bideo laburpena Unai Basurkorekin
17:00. “Deep Water” (Munduari bira lehen estropada).
“Vendée Globe” Lehiaketa
19:00. “Un Vendée Globe signé Desjoyeaux”. Vendée Globe estropadako lehiakideekin elkarrizketa: Michel Desjoyeaux eta Unai Basurko
20:40. “François Gabart, coureur au largue” (Espainian estreinaldia).

Larunbata, irailaren 6a
Belaz abentura 2 eta Eric Tabarlyri omenaldia

16:00. Aventura a Vela 2 laburmetraien autaketa: “Freedom Boat Cuba” – “Sailing The San Juans” – “Twenty Eight Feet”
17:00. “Tabarly”. Pierre Marcelekin aurkezpena.
“Volvo Ocean Race” lehiaketa
19:00 “To the ends of the Earth”. VOLVOren 40 urteei buruzko filma.
19:50. “VOR 2011-2012 edizioaren film ofiziala”. VOR 2014-2015egitasmoari buruzko hizketaldia gonbidatuekin: Iker Martinez, Xabi Fernandez, Gonzalo Infante, Team Sca.

Igandea, irailaren 7a
Belaz abentura 3 eta “Barcelona World Race” lehiaketa

16:00. “Des Marines Pas Comme Les Autres” (Espainian estreinaldia).
16:50h. “Sailing The Real Med” – “Adelanto Latitud 80º N”. Guille Cascante zuzendariak aurkeztua.
17:10. “Palabras alrededor del mundo” (BWR lehen edizioa).
“Barcelona World Race” lehiaketa
19:00. “Bwr 2010-2011 ekitaldiaren laburpena”.
19:25. “Beyond 360º”. BWR 2014-2015 lehiaketako partaideekin elkarrizketa: Anna Corbella eta Pepe Ribes.

*ABOn dira emankizunak.

Data: 2014ko irailaren 4 eta 7 artean
Ordua:16:00ak eta 19:00ak.

Prezioa: 16:00tako saioa.: 2 €; 19:00tako saioa: 3 €.

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top