Nola izan pop rock aditua 5 urrats errazetan

Jaialdi guztien artean nagusi den jaialdirako ez da ezer gelditzen. Dena prest da. Eta zu ere prest izatea nahi dugu. Zure hitz jarioa interesgarria izan dadin. Musikaz zerbait badakizula erakutsi dezazun. Norbait zur eta lur uzteko argudioak izan ditzazun. Nahi duzunerako eta BBK Live jaialdira datorren pop rockean aditu izateko, honatx ikastaro laburra.

1. Erabili honako esaldiak: “Bob (Dylan) inoiz ez zen pertsona bera izan moto istripuaren ostean”, “Zuri bikoitzean ikusten da Beatles jadanik ez zela talde bat”, “Mickek (Jaggerrek) oraindik ez du gainditu Brianen (Jones) heriotzak sortzen dion mina”, “Ba al dakizu Davidek (Bowie) kolore desberdinetako begiak dituela?”, “Oraindik ez dakigu elektroshock terapiak nola eragin zion Louri (Reed), “Beatles taldea ez da deus George Martinik gabe”.

2. Nik mainstream ez zirenean ikusi nituen. Apunta ezazu hau.

3. Jaialdiko balore seguruen aldeko apustua egin. Teloneroak eta ustez txikiagoak diren talde horiek laudorioz bete. Eta burtsan bezala, egin artista berrien aldeko apustuak. Erreferentziazko taldeei buruzko aipamenen bitartez marraztu itzazu antzekotasunen ildo sonoroak. Gogoan izan Depeche Mode, Guns ´n roses, The Black Keys, Prodigy…

4. Taldeen izenak nondik datozen esan eta denak poltsikoratu: Alice Cooper (XVII. mendean erretako sorgin bat ), Rolling Stones (Muddy Watersen abestitik), Iron Maiden (ertaroko tortura tresna), Pink Floyd (bi bluesmenen ezizenak), U2 (amerikarren hegazkin espia), AC/DC (korronte alternoa / etenik gabeko korrontea, baina bisexualei buruzko aipamena ere bai)

5. Elepeen teoria beti dator ongi: talde baten bigarren elepea behin ere ez da hain ona. Lehena inspirazioaren iturri garbitik dator baina bigarrenak ez du berritasunik ekartzen. Talde batek hirugarrenean erakusten du benetan balio duena.

6. Aipatu NME (New Musical Express) nahiz eta ez jakin zer den. Erabili ingelesezko hitzak: hype, dub, clinic, mass-media, fade-in, bootleg, out-take…

Eta lasai norbaitek erasoari erantzuten badio. Hain txundituta utziko dituzu, ze ez baitira ausartuko. Ongi pasa BBK Live jaialdiaren edizio berri honetan.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top