“La lechuga” antzezlana Aste Nagusia girotzeko

Arrakasta handiarekin estreinatu zen New York, Miami, Chicago, Buenos Aires edo Txileko Santiago bezalako hirietan, non kritikaren eta ikuslegoaren harrera ona izan baitzituen. “La Lechuga” Bilboko Aste Nagusia irrifarrez gozatzeko asmoarekin dator.

Antzezlan garratza, Rosita Nicolet apartak idatzirikoa, klase ertaineko hainbat sendik duten arazoa aztertzen du, alegia beren benetako ahalmenen gainetik bizi diren familiena, etxean erakutsiz kanpoan ezkutatzen dituzten miseriak eta ondokoari egotziz norberak bere zilborrean ikusten ez dituen akatsak. Elkar ikusi ezin duen familia bat da protagonista. Koman bederatzi hilabete daramatzan aitaren urtebetetzean elkartu ohi dira. Bilkura honek egoera deserosoak eta barregarriak sortzen ditu. Berriro elkar ikusi eta denei eragiten dieten sekretuak ezagutzeko garaia da.

Komedia beltz eraginkorra da, ustez sakratuak diren gaiak lotsarik gabe aztertzen dituena, hau da, familien itxurakeria, konponbiderik gabeko gaisotasunak, zahartzaroa eta heriotza, kasu.

Aktoreak:
Gorka Aginagalde
Gurutze Beitia
Mari Cruz Melgosa
Galder Perez
Gabriel Ocina

Zuzendaria: Rosita Nicolet

Data: 2014ko abuztuaren 16tik 19ra
Ordua: 20:30

Sarreren prezioa: 16€
Deskontua: %10eko deskontua Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top