Bilbao BBK Live baita BBK Salan ere

Egon ezina da nagusi Bilbon. Ez da deus gelditzen. JAIALDIA dator, hitz larriekin. Milaka lagun ari dira eztarriak berotzen, uztailaren 10,11 eta 12an Bilbao BBK Live jaialdiaren edizio berria baitator. BBK salak ere jaialdiarekin bat egingo du eta informazio gunea jarriko du BBK Live Bereziak atalean eta jaialdiko hainbat ekitaldi desberdin hartuko ditu. Gainera, uztailaren 7an jaialdiko antolakuntzak 300 bono berri (AGORTUTA) aterako ditu BBK Salako txarteldegian, “sarrerak agortuta” historikoa eskegi zenean sarrerarik gabe gelditu ziren musika zaleek bigarren aukera bat izan dezaten.

Hona hemen Bilbao BBK Live Bereziak jaialdiak izango duen egitaraua:

Uztailaren 7tik aurrera, BBK Live jaialdiaren aurtengo edizioan behar bezala gozatzeko jakin behar duzun guztiaz ohartaraziko dizu BBK Salan bertan ezarriko den informazio guneak. Ezerk ez diezazun ihes egin.

Uztailaren 7an, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, jaialdian esku hartuko duten talde guztien kartelei buruzko Printing Hop! erakusketa ikusi ahal izango duzu. Bertan hainbat artistaren lanak eskegiko dira, tartean Juan Díaz-Faes, Lorenzo Montatore, Paula Bonet, Ricardo Cavolo, David Whittle, Néstor F, Amaia Arrazola Illustration, Pinta Chan, Juan Anaya, Patricio Oliver, Juan Roller edo Minuskularenak.

Uztailaren 10ean 13:00etan, Bilboko Kale Nagusian musika zuzenean BBK Salaren pare-parean. “Ezusteko” omenaldi-kontzertua izango da, aurreko urteetan bezala azken orduan jakitera emango den talde batekin.

BBK Live Bereziak egitarauaren ekitaldi hauek guztiak Kobetamendin hilaren 12an foko guztiak itzaltzen direnean amaituko dira. Eta datorren urtera arte.

Data: uztailaren 7tik 12ra
Ordua: 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 21:00etara

Sarrera doan.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top