Aste Nagusian Santi Millan zuzenean

Aktore, aurkezle, umorista, bakarrizketalari, showman… Aste Nagusian Santi Millán sailka ezina jasoko dugu BBK Salako oholtzan bere ikuskizun berriarekin, Santi Millan Live!

Bakarrizketa honetan, Santik bere amets ezkutuetako bat erakutsiko digu, abeslari ospetsua izatearena. Hori lortzeko, umorez, sexuz eta musikaz betetako ikuskizun hau estreinatzea pentsatu zuen, eta lortu duen arrakastaren gakoa inprobisazioa eta musika notak dira. Efektu deigarriak, ikusleekin interakzioa, musika ona eta ezusteko asko ekarriko dizkigu.

Javi Sancho, errebelazio handia izan den umoregilearen laguntza izango du, bira osoa showman lotsagabearekin batera egiten ari baita.

15.000 lagunetik gora izan dira jadanik ikuskizun honetan, etxean eginiko umore freskagarri eta originalarekin gozatu ederra hartzen.

Data: 2014ko abuztuaren 20 eta 24 artean
Ordua: 20:30

Sarreren prezioa: 22€
Deskontua: %10eko deskontua Kutxabankeko txartelentzat (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top