Dantza eta poesia eskuz esku: “Paso a dos”

Marco Flores eta Olga Pericet, ikuskizunaren arlotik kanpo ere elkarrekin, poetaren hitzen bidez batzartzen dira elkar ezagutzeko eta komunikatzeko. Dantzan gozatu ditu ikuslegoak, mirestuak dira eta txalo ugari jasotakoak. Baina beraiei buruz gehiago jakiteko beharra ere badugu, zer pentsatzen duten, zer sentitzen duten, eskenatokiaren leku sakratutik kanpo nolakoak diren jakitekoa.

José María Velázquez-Gaztelu poetak biekin hitzegingo du beren sentimendu sakonenei eta euren bizitzei buruz, ikusleei Olga eta Marcoren ezaugarri ezkutuenak azalarazteko. Beraiek dantzan egiten dute, baina barreneko bizitza erakutsiko digute dimentsio desberdinera daramatzan pausoen bitartez: hitzaren eta dantzaren bertigo tartekatua, egiazkoa eta batzuetan gordina, baina beti emozioz jantzia, artistak beren osotasunean erakusteko.

Proposamen original hau jasoko dugu dantza-bikote handi horren barneko mundu artistikoko ezaugarri ezkutuenak azaleratzeko.

Narratzailea: José María Velázquez-Gaztelu
Dantza: Marco Flores eta Olga Pericet
Kantea: Miguel Ortega eta Miguel Lavi
Gitarra: Antonia Jiménez

Data: 2014ko ekainaren 19a
Ordua: 20:00

Sarreren prezioa: 16 €
Deskontua: %20ko deskontua Kutxabankeko txartelekin (2 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top