Hitz bakoitzean sentipen bizia: António Zambujo

António Zambujo Brasilgo eta Cabo Verdeko lurralde losofonoetara nabigatzen doa. Zambujok bera jaio zen lurraldea, Alenteixo, dakar gogora gitarra bakar batekin lagunduta kantuan. Bere lanak ahots eztitsua eta gitarra ditu oinarri, arnas egiteko beharrezkoa den tokia ere utzi gabe. Sentsual eta ozar ageri da beti.

Zikloari behar bezalako amaiera ipintzeko, ekainaren 18an, egun nazioartean dagoen ahots portugaldar ezagunenetakoan murgilduko gara. Bere abestietan jazz ukituak, bossanova , morna, chorinho eta Alenteixoko kantua fadoarekin nahasten ditu, parekorik ez duen estiloa sortzeko. “Berezko musikatasuna duen ahotsaren jabe”, jagole izan zuen Caetano Velosok esan bezala, kantatzeko duen samurtasuna entzutean inor ez da hotz gelditzen. Hitz bakoitza sentimenduz betetzen du.

Eta kontzertua ikusteko sarreren irabazlea da: @Tea_Trapos (Twitter). Bidali zure datu pertsonalak: izena, abizenak eta NAN zenbakia, TWen duzun ezizenarekin batera salabbk@salabbk.es helbidera eta sarrerak eskuratzeko argibideak emango dizkizugu. Zorionak!!

Data: 2014ko ekainaren 18a
Ordua: 20:00

Sarreren prezioa: 20€
Deskontua: %20 Kutxabankeko txartelekin (2 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top