Benetako jazzez blai, Rachel Brotman

Setazko ohialetan biribildutako ahots ildoak. Nostalgikoa. Aierukorra. Jotzeko moduan ezeze berak sortutako abestietan ere nabari zaio egunotan hain ohikoa ez den sakontasuna. Oholtza gainean eroso sentitzen da Rachel Brotman eta abesti bakoitza esanahiz betetzen du.

Azalkeriarik eta itxurakeriarik gabeko musika egiten du, soulera hurbiltzen den adierazkortasunarekin. Berea oso soul zuria da, sofistikatua.

Piano jotzaile eta abesti sortzaile izanik, bere konponketei jazz ukitu zaindua ematen saiatu da, lankide dituen musikariekin elkarlanean. Izan ere musikazko migrazioen beste muturrean kokatzen da Brotman: beren prestakuntza trinkotzeko musikari gehienak New Yorkera doazen bitartean, Rachel New Orleansera joan zen benetako jazzaren iturritik edatera. Bere zuzenekoekin Blue Note aretoan zur eta lur uzten du jendea. Brotmanen mezu narratiboa miresten du ikuslegoak, bera, hein handi batean, komunikatzailea baita, benetako jazzez trufatutako istorioen kontatzailea.

Rachel Brotman – ahotsa
John Raymond – fliskornoa
Yago Vázquez – pianoa eta teklatuak
Zach Lane – Kontrabaxua
Anthony Tadeo – bateria

Data: 2014ko ekainaren 12a
Ordua: 20:00

Sarreren prezioa: 15 €
Deskontua: %20 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top