Musikarekin maitasun-harremana: Cuca Roseta

Cuca Roseta fadoaren ahots berrietakoa da. Gero eta unibertsalagoa, zainduagoa eta ezustekoz beteagoa datorren genero bateko errealitate berria.

Bakarka plazaratu duen lehen bildumak bera baino handiagoa den borondatea duen artista baten historia azaltzen digu. Zain egoten jakin zuen Cuca Rosetak, bere tokia fadoan zegoela bazekielako. Eta hala gertatu zen. Idatzia zegoen. Ahots baten eta arimaren baten arteko maitasun-harremana piztu zen.

BBK Salan eskainiko duen saioan, hainbat abesti entzungo ditugu, “Rua do Capéalo”, “Marcha de Santo António”, “Porque Voltas De Que Lei” edo “Maré Viva” bezalako klasikoetatik hasita, grina baten benetako testigantza biltzen baitute. Bere hitzak idazten dituen abeslaria ere bada, “Homem Português” edo “Nos Teus Braços” abestietan ageri denez.

Cuca Rosetak badaki patuari jarraitzea besterik ez zuela egin eta hori partekatu nahi du ikuslegoarekin, naturaltasun osoz eta hain berezkoa duen ahotsarekin. Ekainaren 10ean aurrez-aurre ikusi ahal izango dugu.

Data: 2014ko ekainaren 10a
Ordua: 20:00

Sarreren prezioa: 20€
Deskontua: %20 Kutxabankeko txartelekin (2 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top