Hitzak eta futbola BBK Salan

Haratago begiratzen duten futbol taldeak. Baloiarekin zerikusi zuzenik ez duten jarduerei so egiten dieten taldeak.

Agian ez da ohikoa. Agian originala da. Letrak eta futbolaren edizio barria dator. Futbolak eta literaturak duten loturaz mintzatuko gara. Hitzez eta kirol-erregeaz arituko gara. Azken urteetan bere Fundazioaren bitartez egin duen bezala, aurten ere Athletic Club taldeak antolatu duen “Letrak eta Futbola” egitaraua uzten dizuegu.

Kirol hau maite dutelako, beren afizioa eta eguneroko ogibidea literatura kalitate handiko idatzitan bilakatu duten kazetariekin mintzatuko gara. Mundu osoan pasioa sortzen duen kirol baten inguruan solasaldi atsegin eta dibertigarriak. Komikiaren munduan izan duen presentzia, erreportaian. Mundu osoan ospe handia duten idazleak, zine izarrak, zuzendariak, marrazkilariak eta futbolaren eta letren munduko pertsonaia desberdinak.

Zure zain gara.

Astelehena 2. 20:00
Futbola eta sormena.

David Trueba, Amets Arzallus, Coque Malla, Zuhaitz Gurrutxaga. Moderatzailea: Naxari Altuna. Jokoari eragiten dion sormena eta beste kiroletakoa berdinak al dira?

Asteartea 3. 20:00
Erreportaia futbolean.

Ander Izagirre, Martín Caparrós, Enric González. Moderatzailea: Emilio Sánchez-Mediavilla. ¿Ikerketa kazetaritzarik ba al da futbolari dagokionez?

Asteazkena 4. 20:00
Futbola eta komikia.

Óscar Nebreda, Santiago García, Toni Guiral, Manel Fontdevila. Moderatzailea: Jon Spinaro. Komikiaren eta futbolaren arteko harreman zailaz eztabaidatuko dute. Harreman emankorreko kasuak aztertuko dira.

Osteguna 5. 20:00
Futbola eta literatura.

Eduardo Mendoza, Santiago Roncagliolo, Eduardo Sacheri, Ignacio Martínez de Pisón. Moderatzailea: Pablo Martínez Zarracina. Futbolaren eta kirolaren arteko harremanaz eta egungo “boomaz” mintzatuko dira.

Sarrera doan aulkiak bete arte.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top