Folk elektronikoaren nahasketa ederra, Madison Violet

Madison Violetek duen berezko sena deskubrituko dugu etxeko ukitua daramaten abesti eder horien bitartez. Ahots gordinak jartzen dio gatza. Melodia sintetizatuekin kulunkatzen diren soinu organikoek jartzen dute erritmoa. Emaitza folk elektroniko ederreko nahasketa da.

Sari ugari jaso duen bikote kanadiarra, Madison Violet, lehengai onenekin dator. Izan ere arrastoa uzten dute Brenley MacEachernek eta Lisa MacIsaacek. Horren erakusle da zamatu duten sari eta izendapen andana. Azken diskoarekin datoz, “The Good in Goodway” izeneko lana besapean hartuta. Lan honekin eramango gaituzte Kanadako zelai berdeetara, denborarik gabeko abesti bilduma ederraren laguntzaz.

Data: 2014ko ekainaren 1a
Ordua: 20:00

Sarreren prezioa: 12€
Deskontua: 3 € Kutxabankeko txartelekin (2 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top