Arimak bere hauspoa du

Hauspoa da bere arima. Ufada sinfoniko eta solidarioak bete du Bilbo udaberri honetan. Orkestra paregabe bat eta beraren ekimen ederrak ditugu hizpide. Airean dantzan geldituko den kontzertu baten protagonista izango den akordeoiaz ari gara.

Izan ere, udaberrian elkartasuna usaindu egin daiteke. Sasoi honetan, musikarik inspiratzaileena eta halako ekimenak ere loratzen dira.
Urtero bezala, Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoak bere ohiko Udaberriko Kontzertua emango du. AHIDA Arreta-falta duten Hiperaktiboen Bizkaiko Elkartearen aldeko emanaldi solidarioa izango da eta, hala, diru-bilketa oso-osorik emango zaio elkarteari egun horretan bertan. Gainera, Haur Literaturaren 1. Lehiaketaren sariak banatu eta kontakizun garaileak entzuteko parada ere izango dugu, egileen euren ahotan.

Ipini dezagun arreta premiarik handiena duten horiengan. Zure zain gaude.

Data: 2014ko maiatzaren 27an
Ordua: 19:00

Sarreren prezioa: 10 €

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotariko kutxazainetan
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top