Flamenkoa eta jazza batzen dituen pianoa

Beste modu batez sentitu ezin ditugun gauzak sentituz. Iratxo flamenkoaren misterioa zabaldu eta jazz-konposizioak handituz.
Parekorik ez duen Ariadna Castellanos moduko soinu-puzzlearen pieza guztiak lotuz.

Nabarmentzen ari den piano-jole paregabe eta konpositore bikain batez ari gara. Flamenkoan etorkizunik handiena izan lezakeen talentuetako batek bere sen grinatsua eta jazzaren harmoniak lotzen ditu bere proposamenean. Bostongo Berklee College of Musicek ematen duen bekarik ospetsuena, Presidential Scholarshipa jaso duen lehen espainiarra da. Munduko jazz jaialdirik garrantzitsuenetan parte hartu eta ospe handiko artistekin, hala nola Paco de Luciarekin eta Michel Camilorekin, batera izan da eszenarioan. Besteak beste Niño Josele, Jorge Pardo, Agustin Carbonell ‘El Bola’, Jesus Rosario, Jose Merce eta Pepe de Lucia artisten musika-kidea izan da eta Latin’s Graminetan urteko disko-ekoizpenik hoberenerako izendapena eskuratu du 2013an Javier Limonen ekoizpenarekin argitaratu zuen Flamenco en Black & White izeneko bere lehenengo diskoarekin.

Emozioak ziurtatuta daude.

Eta kontzertua ikusteko sarreren irabazleak dira: Iñigo Barquin eta Begoña Barbero (Facebook). Bidali zure datu pertsonalak: izena, abizenak eta NAN zenbakia, FBen duzun ezizenarekin batera salabbk@salabbk.es helbidera eta sarrerak eskuratzeko argibideak emango dizkizugu. Zorionak!!

Eguna: 2014ko maiatzaren 28an
Ordua: 20:00etan

Sarreren prezioa: 16€
Deskontua: %20ko deskontua Kutxabank Txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotariko kutxazainetan
Sarrerak saltzeko webgunea

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top