Soinuan konplizeak: Amador Trio & Llibert Fortuny

Amador zaildutako gitarra jotzailea da, Pata Negrako bateria jolea, piano jole eta kantaorea, jazza eta flamenkoa ditu zainetan. De Fortuny, jazz tradizio onenean ikasitakoa da eta flamenkoaren adar desberdinak ongi menperatzen ditu, Chano Dominguezen ‘New Flamenco Sound’ egitasmoan erakutsi zuen bezala.

Maiatzaren 23an jazz gordina eskainiko digute. Bi crooner hauek erabateko intentsitatez eta dedikazioz sortu duten soinuaren mugetatik haratago eramango gaituzte. Diego Amador pianoan izango da eta Llibert Fortunyren saxo boteretsuarekin energiaz beteriko bateratzea izango du. Bien arteko konplizitatean oinarritutako inspirazioa hiruko apart batek bultzatuko du, orain arte ikusi eta entzun duzun guztia atzean uzteko.

Hiru arimaren arteko bat-egitea izango da kontzertua. Jazza maite dutenei emozio berriak eskainiko dizkien gau-pasa, Bilbaína Jazz Club elkartearen Hileroko zikloan.

Diego Amador – pianoa
Llibert Fortuny – saxoa
Israel Varela – bateria
Jesús Garrido – baxu elektrikoa

Data: 2014ko maiatzaren 23a
Ordua: 20:00

Sarreren prezioa: 15 €
Deskontua: %20 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top