Bluesa gorputzez eta arimaz, Taj Mahal

Roots-blues musiken nahasketa bakana, bikaina. Ohiko blues akustikoa berpizten eta bizirik mantentzen zeregin handia izan duen gizona, generoari ikuspegi zabalagoa emateko. Bakarren artean bakarra denari buruz ari gara: Henry Saint Clair Fredericks, Taj Mahal.

Hainbat musikari estatubatuar bezala, nerabe zenean gospel abesbatza batean kantatzen egin zituen hasierakoak, Hegoaldeko Karolinan. Eskola maisua eta piano-jotzailea, jazza maite zuen, baina Massachusettseko unibertsitatean egin zuen egonaldian bluesarekiko zaletasuna piztu zitzaion, jakin mina benetako miresmen bilakatu arte. 60ko hamarkadan Taj Mahal gorputzez eta arimaz saiatu zen ohiko bluesa eta musika afroamerikarra bizirik mantentzen.

Bere kantautore, musikologo eta konpositore ikuspegiak lantzen hasi zen eta bere interes musikalak bi norabidetara bideratu zituen: batetik musika beltz afroamerikarra mantentzera eta, bestetik, bilatze-prozesu horrek ez zezala oztopatu soinu berriak aurkitzeko egiten ari zen ikerketa lana. Hainbat estilo desberdin jo eta ikertu ditu eta era guztietako saiakerak egin ditu soulean, countryanm reggaean, calypsoan, hawaiiar musikan eta, noski, bluesean.

Taj Mahal bluesaren soinuari buruzko ikerketa sakona egiten hasi zen eta bere historian murgildu zen. Horregatik beste hainbat musika beltz aztertu zituen, folk beltza, Afrika mendebaldeko musika, karibekoa, Zydekoa, bai eta modernoagoak ere, R&B, edo Rock and Rolla, esaterako. 1964an Los Angeles hirira joan zen eta Ry Cooderrekin batera “Rising Songs” izeneko taldea sortu zuen. Urteek aurrera egin ahala, Taj Mahal bluesman handi bilakatu zen eta bere lanetan tresna elektriko berriak sartzen hasi zen, abesti zaharren soinua aberasteko. Gaur egun, Taj Mahalek birak egiten jarraitzen du eta bere disko-ekarpenak makina bat musika sari jaso ditu.

Kondairazko gaua dugu aurrez-aurre.

Data: 2014ko uztailaren 5a
Ordua: 20:00

Sarreren prezioa: 28€
Deskontua: %20 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top