Athletic eta Reala BBK Salan

Oso derbi berezia dator eta BBK Salan jokatuko da.

Athletic Club Fundazioak eta BBK Salak, Realaren Fundazioaren elkarlanarekin, antolatu zuten lehen edizio arrakastatsuaren ostean, ‘Bertso-Derbiaren’ bigarren ekitaldia egingo da, hau da, bertsoen bitartez Athleticek eta Realak jokatzen duten derbi berezia. Jarduera honen helburua talde bien arteko lehiakortasun sanoa aldarrikatzea da, bai eta derbietan bizi ohi den giro ederra bertsoen bidez lagundu eta talde bien arteko adiskidantzazko harremanak estutzea ere.

Athleticek eta Realak jokatuko duten futbol-derbiarekin bat eginez, maiatzaren 9an, iluntzeko 20:00etan, hiru bertsolari zuri-gorriren eta beste hainbeste txuri-urdinen arteko lehia egingo da. Talde bakoitzak klubek izendaturiko kapitain bat izango du, eta beste bi bertsolariak talde bien web-orrietan eta sare sozialetan eginiko bozketaren bitartez aukeratuko dira, luxuzko taldeak osatu ahal izateko.

Argi dago, kultura eta futbola batera doaz.

Data: 2014ko maiatzaren 9a
Ordua: 20:00

Sarrerak doan aulkiak bete arte.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top