Frankenstein bilbotarrei zelatan, FANT jaialdian

Aurten ezin izango diozu gonbitari ezetz esan; Frankenstein bera arituko baita bilbotarrei FANT jaialdiaren XX. ekitaldira etortzeko mehatxuak bideratzen. Izan ere, munstro honen aurpegi zurbil eta oldarkorra erabili baitu Koldo Serra zine zuzendariak kartela diseinatzerakoan, zinemara behar bezala iritsi gaitezen.

Maiatzaren 9a eta 16a artean, fantasiazko eta beldurrezko zinearen generoa maite dutenek hitzordu handia dute Bilboko FANT jaialdian. Zinemaldi honek XX. urteurrena du jadanik eta hori ospatzeko kontua da. Bi hamarkada hauetan jaialdia finkatzen joan da eta aurten egitaraua nabarmen zabalduta datorkigu, iaz baino %40 emankizun gehiagorekin. Honela, FANT jaialdiak iraungo duen zortzi egunetan 40 luzemetraiaren eta 40 laburren artean aukeratu ahal izango du ikuslegoak, jaialdiko atal desberdinetan.

Iaz bezala, BBK Salan bertan egingo da amaiera gala maiatzaren 16an, arratsaldeko 20:30etatik aurrera. Sariak banatu ostean ‘Zarpazos! Un Viaje por el Spanish Horror’ dokumentala eskainiko da. Victor Matellano zuzendariaren lan honek Christopher Lee handiaren aurkezpena eta Paul Naschyren hitzaurrea ditu, eta joan den mendeko 60, 70 eta 80. hamarkadetan Espainian egiten zen fantaterrorearen ibilbidea aztertzen du.

Ez izutu, zatoz.

Data: 2014ko maiatzaren 16a
Ordua: 20:30

Sarrera doan aulkiak bete arte.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top