Poparen erregina, Jennifer Batten

Poparen erregina izan zitekeen. Jennifer Batten da eta mundu osoan “Michael Jacksonen gitarrajolea” ezizenarekin ezagutzen dute, nahiz eta bakarkako ibilbide oparo eta arrakastatsua duen, Salan erakutsiko duen legez. Sei sokak behar bezala menderatzen dituen aldetik, metodo propioa du eta bere musikak norabide zuzena darama. Soinuzko epikari behar bezalako omenaldia. Eklektikotasunari begiratzen dioten abestiak, soinu disdiratsuak. Jennifer Batten da, begiratzen den tokitik begiratuta.

Artista beteranoak hainbat taldetan jo zuen eta hamaika estilo jorratu zituen, taberna txikietan kontzertuak emanez. Baina 1987an 100 laguneko zerrenda baterako aukeratu zuten, Michael Jacksonen taldean aritzeko. Talde horretan urteterdiko bira egi zuen, ‘Bad’ lana aurkezten, bai eta hurrengo urteetan ‘Dangerous’ biran, 1992an, eta 1997ko ‘HIStory’ biran ere. Jacksonen taldean argi zeukan bere zeregina. Berak esaten zuen bezala “makina handi horretako tresna txiki bat baino ez naiz baina norbaitek Michael Jacksoni asko zor badio, norbait hori ni naiz, bere parean jartzen den musikari bakarra naizelako, argi-fokoen erdian agertzen den musikari bakarra”.

52 urteko artistak bakarka hiru lan argitaratu ditu orain arte: ‘Above, below and beyond’ (1992), ‘Jennifer Batten’s tribal rage: Momentum’ (1997) eta ‘Whatever’ (2007). Zuzenean aurkeztuko ditu gainezka egon litekeen Salan. Mundu osoan emakumezko gitarra jotzaile ezagunenetakoa da eta itxura aparta duen bolo batean jakingo dugu zergaitik.

Data: 2014ko maiatzaren 18a
Ordua: 20:00

Sarreren prezioa: 12€
Deskontua: 3 € Kutxabankeko txartelekin (2 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top