Munduari bira 75 argazkitan

Gizartearen oroitzapen kolektiboak, garai bateko ikurrak, XX. eta XXI. mendeko irudi esanguratsuenen bilduma. EFE agentziak bere 75. urteurrena betetzen du, munduari bira eman dioten 75 argazkiren erakusketarekin.

1939-2014 epealdiari dagozkion 75 argazki dira guztira. 50 nazioartekoak dira eta beste 25 Euskadikoak. Nazioartekoen artean, gerrako haurrak erbestera nola joan ziren erakusten duen irudia, O-23ko kolpe saiakera, Dorre Bikietako atentatua, 2010. urtean Espainiako selekzioak Hegoafrikan lortutako garaipena edota Kiev hirian berriki izaniko tentsio uneak. Euskadiko irudien artean, Gernikako bonbardaketa, Bilboko 1983ko uholdeak, Miguel Aneg Blancoren hilketak sortutako protestak, Donostiako tanborrada edora Bermeoko sutea.

BBK Salan historiarekin hitzordua daukazu.

Data: maiatzaren 6 eta 23 artean
Ordua: 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 21:00etara

Sarrera doan.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top